Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Charvetek aristokrata deitzen zion Clémenceri, barrez, grog bat hartzen zuelako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 217. orr.
Clémencek bere grog-a astiro-astiro prestatzeari ekin zion; ur beroa limoiaren gainera isuri zuen, limoia koilara kolpez zanpatzen zuen bitartean, gero azukrea bota eta, azkenik, rona hornitu zion, botilari kontu eginez, arauzko edontzi txikiaren neurria ez gainditzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 163. orr.
Gorputza atzerantz ematen zuen trenkadaren kontra, eta bere groga zurrupada txikiz edaten zuen, solaskideei begira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.
Bere grog edontzia hartzea gustatzen zaiona eta gonazale samarra beharbada, eta kirolari ona. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 193. orr.
Clémencek, azken biribilkia gorde eta gero, grog zurrut bat edan zuen edontzitik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 164. orr.