Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gristu, gris(tu), gristen da/du ad kolore grisa hartu edo eman, gris bihurtu.

Errautsak betazalak gristen zizkidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.

Herioa leitzen zuen aurpegi horaildu eta gristuetako matela edo kopetetako arroiletan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 327. orr.

Kapela ere, itxuraz, gristuta zegoen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 77. orr.

Nikotinak gristutako paretak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Biloak gristiak dituztenak barne.  Herria   2001-06-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus