Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arboletako hosto berdeek hausten zuten gristasuna. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.
Euriaren eta haizearen gristasun etsia. Egun ilunetan neguko gristasunaren zemaia irudikatzen da hiriaren teilatuan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.
Begirada galduta hormako zuri-gristasunean... Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 39. orr.
Gristasun ukiezin batean gertatzen da, oinpean ezer gabe, inguruan ezer gabe, ikuslerik gabe, auparik gabe, aintzarik gabe. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 233. orr.
Hizkera periodistikoaren ustezko bizitasunaren kolorea baizik ez nion erantsi, Ttipi txostengile saiatuaren estilo zurrun eta sinoptikoaren gristasuna itxurapaindu beharrez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.
Hitzek gristasunarekin bat egiten zutelako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 216. orr.
Pertsonaien bakardadeak eta inkomunikazioak bat egiten dute gizartearen gristasun orokorrarekin. Berria - Kultura 2004-05-06