Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

grisaxka (orobat grisaska g.er.) 1 izond grisaren antzekoa, griserantz jotzen duena. ik griskara.

Aurpegi gorri karratua zuen eta bibote grisaxka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.

Espaloi luze grisaxkak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Iraulki orgen profil grisaxka handiek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Gorgorotheko zelai beldurgarrietara, ostera, argi grisaxka besterik ez zen iristen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.

Zuhaitzek euren adar more argiak hedatzen zituzten zeru grisaxkarantz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Aurretik buru-soila zen, baina ile hori-grisaxka zuen buruaren atzealdean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Gobernazio ministerioko paper grisaxkan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 33. orr.

Zerua garbi eta grisaxka zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.

2 berde-grisaxka

Berde grisaxkez orbandutako kobre gorriaren antzekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Murgilduta baitzegoen logale berde grisaska batean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 17. orr.

3 urdin-grisaxka

Metal urdin-grisaxka astuna.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berde grisaska (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus