Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gripe (orobat gripa g.er.) 1 iz eritasun kutsakorra, erabateko ahuldura eta buruko mina, marranta, hotzeria eta kidekoak ezaugarritzat dituena.

Gripe asko dabil aurten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Gripea nuelako aitzakiarekin.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.

Nagusiak, ororen buru, ez baitzuen gripea, baizik eta biriketan zerbait gaixto, alkoholaren ondorioz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.

Gripea daukala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.

Neguan aiseago biltzen da baina edozoin sasoiz ere gripa lotzen ahal zaizu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 147. orr.

Baziren hiru presuna bederen gripa hori bildua zutenak.  Herria   2004-01-29

Bainan gertatu da ez dela joan ere Schröder gripa zikin batek harturik.  Herria   2005-02-17

Batzuetan gripea harrapatzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 154. orr.

Zenbait egunez griparekin naiz, sukarra 39 eta 40-en artean dut.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.

Gripearekin oheratua nengoela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 169. orr.

"Zerria!", esaten dio gripeak jotako bere kideari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 13. orr.

Gripeak jotako ahotsaz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.

Hotzikarak eta sukarra, gripearen sintoma ezagunak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 245. orr.

Ez ziola besarkadarik eman nahi izan, gripearen kutsurik ez emaiteagatik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 163. orr.

Asiara doazenei ohiko gripearen kontrako txertoa hartzeko gomendioa egin die OMEk.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Sintomak gripe arruntarenak dira: sukarra, eztula eta arnasa hartzeko arazoak, besteak beste.  Berria - Harian   2005-08-26

Gripea pneumonia bihurtu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 72. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

50.000ko bat gripa-kasu izanen dela aurten.  Herria   2003-11-13

Gripe mota asko daude, baina birusa bat da, nahiz gero birus horrek beste aldaera batzuk har ditzakeen.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Gripe birusak asko eraldatzen direlako.  Berria - Harian   2005-08-26

Gripe bolada baitzen hura.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 78. orr.

1918ko gripe izurriak 40 milioi lagundik gora hil zituen.  Berria - Harian   2005-10-14

Gripe epidemiari leporatu zion ustekabeko indargabetze hura.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

3 hegazti gripe (orobat hegaztien gripe, hegaztietako gripa)

Hegazti gripearen pandemia batek eragingo lituzkeen kalteak.  Berria - Harian   2005-08-26

Hegaztien gripea zabaltzea eragozteko.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Hegazti gripetik babesteko.  Berria - Harian   2005-10-22

Hegazti gripea H5N1 birusak eragiten du.  Berria - Gaiak   2004-02-04

Turkian hilda agertu diren 1.700 indioilarrak hegaztien gripeak jota hil zirela.  Berria - Harian   2005-10-14

Bi emakume dira ustez hegaztien gripea dutenak.  Berria - Gaiak   2004-02-03

Oiloetako gripa, edo hegazti-gripa, bi urte huntan Asiako eskualde batzu joiten dituena.  Herria   2005-10-20

Hegaztien gripean adituek urgentziazko bilera egingo dute gaur Estrasburgon.  Berria - Harian   2005-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da hegazti gripea (4); da hegaztien gripea (7); donostia hegazti gripea (6); eta hegazti gripea (3); gizakiaren gripe (3); gripe arrunta (7); gripe arruntaren (5); gripe asko (3); gripe espainiarra (4); gripe izurri (3); gripe izurriak (4); gripe kasu (3); gripe kasuak (7); gripe pandemia (4); hegazti gripe (7); hegaztien gripe (4); zen gripe (4)

gripea agertu (4); gripea agertzen (4); gripea asian (3); gripea beste (4); gripea dela (3); gripea duela (3); gripea duten (3); gripea eragiten (5); gripea europan (4); gripea europan zabaltzeko (4); gripea ez (4); gripea gaitza (5); gripea gaitzak (6); gripea gaitzak jotako (4); gripea harrapatu (3); gripea indonesian (3); gripea izan (5); gripea kutsatutako (3); gripea mundu (4); gripea thailandian (3); gripea zabaltzea (3); gripea zuela (7); gripea zuen (5); gripea zutela (3)

hegazti gripea (125); hegazti gripea agertzen (4); hegazti gripea gaitza (3); hegazti gripea gaitzak (4); hegazti gripea indonesian (3); hegazti gripea zuela (3); hegaztien gripea (99); hegaztien gripea kutsatutako (3); hegaztien gripea thailandian (3); hegaztien gripea zabaltzea (3); osasuna hegaztien gripea (3); zuten hegazti gripea (3)

da hegazti gripeak (6); da hegaztien gripeak (4); dira hegazti gripeak (4); ditu hegazti gripeak (4); donostia hegazti gripeak (3); du hegaztien gripeak (3); gripeak beste (3); gripeak eragin (3); gripeak hil (6); gripeak jota (55); gripeak jota baitago (3); gripeak jota dago (8); gripeak jota egon (3); gripeak jota hil (6); gripeak jotako (12); hegazti gripeak (52); hegazti gripeak hil (6); hegazti gripeak jota (10); hegazti gripeak jotako (5); hegaztien gripeak (50); hegaztien gripeak beste (3); hegaztien gripeak jota (20); hegaztien gripeak jotako (4); vietnamen hegaztien gripeak (4)

atzo hegazti gripearen (4); da hegazti gripearen (5); da hegaztien gripearen (5); dira hegazti gripearen (3); donostia hegazti gripearen (7); du hegazti gripearen (3); dute hegazti gripearen (5); eta hegazti gripearen (4); eta hegaztien gripearen (3); hegazti gripearekin (5); hegaztien gripearekin (4)

gripearen aldaera (7); gripearen aurka (10); gripearen aurkako (19); gripearen aurkako txertoa (6); gripearen aurkako txertoak (3); gripearen beste (4); gripearen birus (9); gripearen birus aldaera (4); gripearen birusa (24); gripearen birusa atzeman (4); gripearen birusak (5); gripearen birusarekin (3); gripearen birusaren (8); gripearen birusik (3); gripearen eraginez (3); gripearen gainean (4); gripearen gaineko (4); gripearen giza (23); gripearen giza aldaera (5); gripearen giza aldaerak (9); gripearen giza aldaeraren (4); gripearen inguruan (7); gripearen inguruko (6); gripearen kasuak (4); gripearen kontrako (18); gripearen kontrako txertoa (4); gripearen ondorioz (12); gripearen ondorioz hildako (3); gripearen pandemia (4); gripearen sintomak (5)

hegazti gripearen (122); hegazti gripearen aldaera (4); hegazti gripearen aurka (6); hegazti gripearen aurkako (5); hegazti gripearen birusa (5); hegazti gripearen birusaren (4); hegazti gripearen birusik (3); hegazti gripearen gainean (4); hegazti gripearen giza (16); hegazti gripearen inguruan (6); hegazti gripearen inguruko (3); hegazti gripearen kasuak (4); hegazti gripearen kontrako (5); hegazti gripearen ondorioz (7); hegaztiaren gripearen (3); hegaztien gripearen (76); hegaztien gripearen aurkako (3); hegaztien gripearen birus (5); hegaztien gripearen birusa (16); hegaztien gripearen birusak (3); hegaztien gripearen birusaren (4); hegaztien gripearen giza (7); hegaztien gripearen kontrako (4); hegaztien gripearen ondorioz (5); ohiko gripearen (7)

gripeari aurre (12); gripeari aurre egiteko (12); gripeari buruz (3); gripeari buruzko (4); gripeaz jotako (3); griperik ez (3); hegazti gripeari (14); hegazti gripeari aurre (7); hegazti gripeari buruzko (3); hegazti griperik (9); hegaztien gripeari (10); hegaztien gripeari aurre (4); hegaztien gripeaz (8); hegaztien gripeaz jotako (3); hegaztien griperik (3)

gripa kasu (3); gripa tzar (6); gripa tzar hori (3); oiloen gripa (10); oiloetako gripa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus