Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

grinatu, grina(tu), grinatzen (orobat griñatu g.er.) 1 da/du ad grinak hartu, grinaz lehiatu.

Hi grina hadi eskola bat izan dadin herrian eta errientak frantsesa jakin dezan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 158. orr.

Florent gehiagotan itzuli zen tabernara, grinatu egin zen gela txiki beiradun harekin, Robineren isiltasunekin, Logreren suminaldiekin, Charveten gorroto hotzekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

Pentsatzekoa denez, bi gizon horiek mundu honetan zuten eginkizunera zeharo grinatuta zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Haren antzeko izatera grinatzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 782. orr.

Etsai amorratu hori bereziki bere kontra grinaturik dagoela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 45. orr.

2 ipar kezkatu.

Halere, erabaki horren ondorioek grinatzen zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

Herria galdan zegoen; haren burumuina eta izpiritua arazo larriegiek grinatzen zituzten, bi sosetako kontrabandista bati pentsatzen denbora galtzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 179. orr.

Arras griñatua dela dio orai Bush presidentak eta bere indar guziz entseatuko dela bazterren jabaltzerat eskualde hortan.  Herria   2001-04-05

Arrazoin zuen mutikoak hain dira burasoak beren haur eta gazteetaz griñatuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 146. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Nire begirada grinatuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 351. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

grinatu gabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus