Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tabernan zeuden bezeroak, marinel jendea gehien bat, gizaki zaildu eta grinatsuak denak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 213. orr.
Ilusio grinatsu bati estu lotua. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 142. orr.
Inork ez zakian berak bezala oihal fin bat edo animalia bat laztantzen, haren modu grinatsu hartaz. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 192. orr.
Maiteminduen izerdiari ekinaldi grinatsuetan darion lurrina bezain hordigarria. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.
Hazi hori orain isurtzen bada, zure abere-sen grinatsuak moteldu egingo dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 88. orr.
Ez hitzak, ez predikuak, eta ezta egiarik gorenenak ere ez dira aski agerian dauden gauzek sortzen duten erakarmen grinatsuari luzaz eusteko. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.
Orai ezagutzen ditugun egun griñatsuak argituko dira ontasun horiek gure gain hartzen balin baditugu, denak bertzetarik igurikatu gabe. Herria 2004-04-15
· Berri horrek bazterrak harrotu ditu, langileria oso griñatsu utziz, langileak trahiturik senditzen direla-eta. Herria 2005-11-24
EDF hortako langileak kexu dira, geroari buruz griñatsu. Herria 2004-06-17
Bazterrak griñatsu, ez jakin azkenean laborantza norat ari den xuxen, nork ihardokiko duen eta nola... Herria 2005-03-03
Zerbaiten atzetik oso grinatsu dabiltzan gizonei. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.
Kordokan elkar besarkatu zuten, euren ahoak grinatsu uztartuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 90. orr.
Beraz, ikus dezadan hain grinatsu desiratzen dudan jainkosa-ipurdi zoragarri hau! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 90. orr.
Gauez su handiak egiten dituzte piztia urrunarazteko; eta grinatsu maite dituzte dantza eta musika-tresnak «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.
eta grinatsu (9); eta grinatsuago (4); gero eta grinatsuago (3); grinatsu eta (6); grinatsua eta (3); izaera grinatsua (3)
atsu daude (3); griñ