Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

grilu (orobat grillu g.er.) 1 iz girgilua.

Iruñeko kartzalara eraman baitiote senarra, griluz lotua, diru faltsua egiten omen duelakotz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 80. orr.

Baina presoek ezin dute izan hain anker presoarengana, hanka griluan daukanak badaki herrenaz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.

Para iezadazu grillua praka barrutik, mesedez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 156. orr.

Uste baino astunagoak dira burdinak eta laburra oso grilluak lotzen dituen katea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 157. orr.

Hiriko tabernariek eta beren bezero guztiek lehertutako ate haiek ukitzen, grilluak haztatuz tiraniak hilduraturiko haragiari fereka solidario bat egiten zeniela sinetsia.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 59. orr.

Espainiako oxtabenetan griluetan lotua, euskal Nelson Mandela naiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 193. orr.

2 grilu-lagun (corpusean grilulagun soilik)

Ziegetatik atera nautenerako eramanak zeuzkaten nire grilulagun guztiak giltza galdu zen beste leku aunitzetara.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 71. orr.

Gainerako grilulagunei bezalaxe atzeratu digute guri biseanbiseko hau,  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus