Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

greziera (ETCn 2.859 agerraldi) 1 iz Greziako hizkuntza. ik greko 2.

Greziera, latina eta italiera pixka bat baldin bazekien ere, alemanez eta espainieraz ez baitzekien ezer.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 45. orr.

Hizkuntza arrotz bat hitz egiten zutela, grezieraren antzekoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 129. orr.

Grezieraren eta sanskritoaren arteko analogiak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 163. orr.

Greziera modernoak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Grezieraz dotore idazten du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 408. orr.

James Erregearen Biblia zeritzana zen "bertsio baimendua", hebraiera eta grezieratik itzulia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 285. orr.

Berak erabili zuen lehenengoz pseudodiptero egitura ere, grezieraz exo stylon deitzen dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1590. orr.

Grezierazko bertsotan inskribatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3890. orr.

Grezierazko edo latinezko etimologiari buruz emandako ikastaroak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 12. orr.

Latinezko alfabetoak grezierazkoaren aldean duen abantaila.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 259. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Salamancako Unibertsitatean greziera-katedra lortu eta errektore izendatu zuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 320. orr.

Nik banuen aitaita bat, Salamancan greziera-katedraduna.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

du grezieraz (3); eta grezieraz (7); greziera eta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus