Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

greziar (ETCn 7.925 agerraldi) izlag Greziakoa, Greziari dagokiona. ik greko.

Siriar jatorriko greziar letra-gizonak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

Asiako greziar komunitateak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 239. orr.

Kristautasunaren muina greziar ikuskera eta pentsaeraren arabera aurkezteko. Alexandro Handiak ezarritako greziar hiri-estatu ugariek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Greziar alfabetoaren eslaviar bertsioaren errusiar aldaera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

Greziar pentsaeraren joerari jarraikiz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

Konstantinoplako greziar prentsak Jerusalemgo patriarkaren adierazpen bat argiratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 179. orr.

Triestetik zetorren baina greziar jatorrikoa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

Arkitektura greziarreko hiru ordena klasikoetan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

Likore greziar bat hartu genuen ordaindu ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Aurpegia zurbil dauka [...] estatua greziar batena baino marmolezkoagoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.

Angeliki Varela greziarrak idatzi du aurtengo mezua.  Berria - Kultura   2004-04-02

Ni ez naiz greziarra eta ez dakit Karneades hori nor izan zen.-Jainko greziar bat bezain ederra zen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 36. orr.

• 2 iz Greziako herritarra. ik greko 2.

Lehen greziarrak itsaslapurrak ziren denak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Greziarrek hiriz osatutako nazio handia osatzen zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 104. orr.

Aspaldi handian, greziarrek Troia suntsitu zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 11. orr.

Greziarren politeismoa eta idolatria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.

Etorkizuna ez zen jada greziarrena, otomandar turkiarrena baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Erromaren helenizazioa izan zen, noski, greziarrek beren historiako edozein etapatan inoiz lortu zuten kultur konkistarik garrantzitsuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus