Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
grebaldi 1 iz greba egiten den aldia, greba.
Grebaldiarekin, «bakartze politikaren ondorioz» euskal presoek kartzela barnean jasaten duten «babesgabetasun egoera» salatu nahi dute. Berria - Euskal Herria 2004-04-14
Ehun manifestari pasa bildu dira ostiralean Baiona San Leonen eta irakasleen %-eko 35-ak parte hartu du grebaldian. Herria 2001-05-24
Otsailaz geroztik egin dituzten txandakako grebaldietan lortutako emaitzak txiki utzi zituzten atzo. Berria - Harian 2005-04-09
2 gose grebaldi
Albaceteko kartzelako euskal presoek bertan behera utzi dute gose grebaldia. Berria - Euskal Herria 2004-04-17
Behin kartzelara bueltaturikoan preso kataluniarrak gose grebaldiarekin jarraitzea erabaki zuen. Berria - Euskal Herria 2004-04-17