Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

grebalari 1 iz greba batean parte hartzen duen pertsona.

Grebalariak lanera buruapal itzuliko ziren egunaren esperoan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 249. orr.

Grebalarien aldetik «mehatxuak eta presioak» izan direla salatu zuten gatazka hasi zenetik lanean jardun dutenek.  Berria - Ekonomia   2004-06-10

Gose grebalarien batasuna.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

Baldin eta grebalariak lanera bueltatzen badira.  Berria - Ekonomia   2004-10-19

Zuen aukera bakarra grebalariekin elkartzea da.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 190. orr.

Sei grebalari atxilotu ditu Ertzaintzak Arrasaten.  Berria - Ekonomia   2004-05-20

Langile horiei «nekerik izan gabe greba egin dutenen onura beraiek lortu nahi izatea» egotzi zien grebalari taldeak.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

2 gose grebalari

Juliani ondo gogoratzen zitzaion nola egoten ziren gose grebalariak lo-zakuetan sartuta.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 117. orr.

Gatazkaren konponbidean «izan behar duten partaidetza» aldarrikatu dute gose grebalariek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

IU-EBk eta Eguzkik elkartasuna adierazi diete gose grebalariei.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Gose grebalarien egoerak egunetik egunera egiten du okerrera.  Berria - Harian   2005-08-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus