Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gratinatu, gratina, gratinatzen du ad sukaldaritzan, jaki baten gaina erre azal urrekara bat lortu arte.
Labearen gainaldeak edo sutondoak betetzen zituen funtzio zenbait sopleteak beteko ditu (karamelatzea, xigortzea, gratinatzea, etc.): bistan denez, ehun pintxo kraskatsu batera jantokira eraman edo torrada bakar bat gorritu behar denean labeko gratinagailua baino eraginkorragoa da eskuko tresna hori. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.