Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
granja iz baserria, etxaldea, landetxea.
Baserriak granja bihurtu ditugu, edo txalet, edo nekazal-turismoko hotelak. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 56. orr.
Nere gurasoek granja txiki bat erosi zuten Oregongo Hegoaldean. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 64. orr.
Granjako txerriek buruhausteak eta horrelakoak izaten dituztela. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 95. orr.
Granjako janaria konpletoagoa duk. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 95. orr.
Oilo gehienak granjatako kaiolatan daude, lumak botatzen eta arrautzak errun eta errun. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.