Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

granate 1 izond gorri iluna.

Mokasin granateak jantzita.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 157. orr.

Zu ez zauden sofa granatean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 61. orr.

Intxaur beltza zen, bizkarralde jaso-ederrarekin, eta belus granatearekin tapizaturiko ipurdikoan kutxatxo bat zeukan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 315. orr.

Larruzko karpeta granatea atera zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Seat 1450 granate hura.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 73. orr.

Kolore granateko girnaldez apaindurik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 110. orr.

• 2 iz mea leun eta oso gogorra, aluminioaren eta burdinaren silikato batek osatua, eskuarki gorri iluna dena eta harribitxitzat hartzen dena.

Bitxi bikain eta fina zen, topaziozko, granatezko eta kristal landuzko zatitxoak urrezko kate mehe batez loturik egina, eta ziur egon nintzen dotore emango zuela Rachelen lepo lerdenean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Gerrikoa urrezkoa zen, urre eta granatezkoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 66. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Granate koloreko errezel baten gainean zabaltzen ari den aurpegi fin hori begiesteko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus