Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

granada 1 iz eztanda egiten duen jaurtigaia, lehergarri batez hornitua.

Laurehun granadak egin zuten eztanda bost egun eta gauez monastegiaren harresi gora eta gotorren kontra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 165. orr.

Gure boluntario bat harrapatu du granada batek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 279. orr.

Pareta batzuk granadek txikituak zeuden.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Taliban batek gorputzean zeraman granada bat leherrarazi zuenean zauritu ziren hamar biktima hauek.  Berria - Mundua   2004-09-01

Nola jaurti zizkieten granadak jeepa erabat txikitu eta kiskali zuten arte.     «Bizia lo», 2003 - 69. orr.

4-5 granada (2 fosforozko, 2-3 su-emaile).  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.

Nork bere harri -granada- mordoxka ondoan zuela.     «Bizia lo», 2003 - 69. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Granada-jaurtigailu bat eskuan zuela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 128. orr.

Botila tiki huts bat atxiki nuen, brau!, eta aldi berean neure orpoetan biratu granada-jaurtitzaile baten plantan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

· Bere ontzia hortxe atondu duela, uhin biko irratiaz, berrogeita hamarreko metrailadore biz, esku-granadez eta bonba galant batekin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 183. orr.

Mortero-granada batek inguruan eztanda egin ostean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 185. orr.

3 mingrana.

Granada aleak azukrearekin prestatuak zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 50. orr.

Laster granada platerkada batekin etorri zitzaien.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 54. orr.

Zuk prestatu al zenituen granadak?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 55. orr.

Masailak anemonak bezalakoak, aurpegia sagarraren antzekoa, ezpainak ardoaren modukoak, bularraldea granaden parekoa.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 116. orr.

Xehetasunik adierazgarriena zen, emakumearen edertasun malenkoniatsuaz aparte, granadari azal zati bat falta zitzaiola.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.

4 granada arbola

Orain noizean behin haize kirriak granada-arbolaren adarrak astintzen zituen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus