Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gramo (orobat grama g.er.) 1 iz neurri sistema hamartarreko pisu unitatea, 4 °C-ko ur destilatuzko zentimetro kubo baten pisuaren baliokidea.

Hartu zituen morroiak sei gramoko urrezko eraztuna eta ehun gramo baino gehiago zuten urrezko bi eskumuturreko.  Elizen arteko biblia   Has 24,22

Nagorek Jesus Mari osabarekin aukeratu zituen pilotak; 106,1 eta 106,8 gramokoak.  Berria - Kirola   2004-11-25

Harri aleak neurtzen ibili ziren, eta asko omen ziren zentimetro mordoxka zutenak, eta pisatu ere bai 160 gramotik gora.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

Behar ziren presentatu tiket batzu zeintan markatuak baitziren jateko bakoitzetik zenbat gramoren dretxoa zinuen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.

Bulgariako tabakoa, ehun gramorengatik 14 florin eskatzen dituzte!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Ba horiek denek ama ere salduko luketelako gramo laurden batengatik, horrexegatik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 14. orr.

Gramoko 0,24 kaloria da airearen bero espezifikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Edandako hogeita hamar gramo alkoholeko, hirurehun gramo gernu gehiago produzitzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.

Gramo inguruko erretilua ere, intsentsuz betea.  Elizen arteko biblia   Zen 7,110

2 (zenbaketetan, neurtzen denaren ezkerrean)

Bakoitzak bost gramo zilar eman zuen.  Elizen arteko biblia   Ir 38,26

Gramo bat azukre pisatu nuen, platinozko arragoan [...] su emateko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Hiru gramo gatz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Hamar gramo bromo hari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

Denbora berean, bideko jatekoak banatzen dauzkigute: 1 200 grama ogi, 16 lur-sagar.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 127. orr.

Eta patrikan hamar gramo haxixekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 128. orr.

Analisia aintzat hartzeko modukoa izan zedin, gutxienez gramo erdi material behar zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

Egunean 180 gramo kloral hartu arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.

Aski zela 20 gramo gatz litro bat uretan nahastea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.

Kilogramo bat urek hirurehun eta hirurogeita hamar gramo baizik ez du pisatzen han!.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 391. orr.

· Afari eder bat eta pare bat gramo, finetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus