Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
grafologia 1 iz norbaiten izaera haren idazkeraren bidez ikertzeko artea.
Gazte garaian denbora handia eman nuen grafologia ikasten, eta oso gutxi ikasi arren, grafologiak esaten duena egia dela usu ikusi dut. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 154. orr.
Grafologian, ordea, sinesmen osoa daukat. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 154. orr.
Irune Ibarra psikologo-grafologoak testamentuaren grafologia egin du. Berria - Kultura 2004-01-17
2 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa) ik grafologiko.
Epaileak grafologia azterketak egiteko agindua eman zuen, eta faltsua zela erakutsi zuen. Berria - Kirola 2004-07-29
Grafologia lanean ari ziren bi emakumetara jo zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 155. orr.