Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gradiente iz tasun fisiko baten aldaketaren zenbatekoa norabide jakin bateko bi punturen artean.

Zenbat eta presio-gradientea pikoagoa izan, orduan eta haize latzagoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 367. orr.

HOM gene sail horrek gradiente bat ezartzen du animaliaren aurre-atze ardatzean zehar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Oroitzapen horiei dagokienez, ez zegoen eten zorrotz bat, baizik eta denbora-gradiente bat, eta, hala, 1966 eta 1967ko gertaerak osorik zeuzkan gogoan, 1968 eta 1969koak partez edo tarteka, eta 1970etik aurrerakoak, berriz, ia erabat ahaztuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.

Ehunduren erretina gainerako proiekzioak irudi-ehunduraren aldakuntza progresibo bat erakusten du: teknikoki gradiente deitu ohi zaiona, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Aldaera hauetan garrantzizkoenetako bat argiztapen-gradientea da, gainazal batek bere kurbaturaren eraginez izaten duen argiztapen-aldaera progresiboa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Aurrerantz mugitzen garenean (autoz, esate baterako) ikuspen-eremuaren aldaketa etengabeak halako fluxu gisako bat eragiten digu erretinan, aldakuntza-gradiente jarraitu bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gradiente bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus