Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

grabe 1 izond larria.

Oso grabea duk gero arma zerbitzua horrela uztea.     «Kuskue tanden», 2004 - 132. orr.

Arazoa sobera grabea baitzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 122. orr.

Beren misioaren seriotasunaz jabeturik, afera biziki grabe baten epaitzera abian balire bezala.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 86. orr.

Maitemintzea bezain grabea duk poemak egiten hastea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 11. orr.

400 milioi ume eta andre kutsadura horren azpian bizi dira, eritasun grabeak hartzeko arrisku handiarekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 141. orr.

2 apala.

Esatariaren ahots grabea gero: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 115. orr.

Didjeridua, jatorrian, termitek zulatutako eukaliptozko enbor huts bat da, eta zulotik putz eginda soinu grabe bat sortzen du.  Berria - Kultura   2004-03-31

Erregistro grabe eta erdikoetan.  Berria - Kultura   2004-10-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

grabea da (3); oso grabea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus