Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta gozotegira joan ginen hirurok, nire gozokirik gogokoena erostera: kremazko bonba. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.
Pobreetan pobreenek ere gozokiak banatzen dituzte seme bat jaiotzen zaienean... Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.
Eta gozokietan eta litxarrerietan gastatzen nuen oso-osoa. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 129. orr.
Lantuan aritzen zen gozoki eske. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 321. orr.
Gozoki bat ezpainetan hartu, eta bion artean miazkatzen genuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.
Non bizi zara?, galdetu nion, gozokia ahoan bueltaka nerabilela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 77. orr.
Gozokia miazkatu berri duen umeak bezala. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.
Berton harikaltzen zituzten konplotak, kafea hartu eta gozokiak dastatuz batera. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 249. orr.
Ia egunero gozokiak egiten zituzten esnegainarekin. Frantziako Parlamentuak [...] debekatu egin du soda eta gozokiak saltzeko gailuak ezartzea ikastetxeetan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 92. orr.
Gurin horrekin gozokiren bat egiteko asmoa dugu zortziok. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.
Apalak eta apalak zeuden imajina daitezkeen gozokirik goxoenez bete-bete eginda. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.
Upel handi bat zapore guztietako gozokiekin. Ihauteriko gozakien salmenta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.
Ronek gozoki berde bat hartu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 96. orr.
Moskuko gozoki lehorrez beteriko potoei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
Mendazko gozokiak eta limonada erosi zizkion mahai bateko neskatxa zuri bati. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 80. orr.
Mendazko gozokirik nahi? Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 57. orr.
Erregalizko gozoki bat ematen dio neska txiki bati. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 95. orr.
-Har itzazu eztizko gozokiok, Yepestik neuretzat propio ekarriak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 224. orr.
Krepe-paperezko otzarak, menda-zaporeko gozoki trinkoz mukuru beteak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 237. orr.
Kolorezko gozokien poteak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.
"Mostaccioli" deituriko gozokia, almendraz, azukrez, eztiz eta beste osagai batzuez egina. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.
Lau mutil pisu batean... gozoki gozoegia. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 89. orr.
Espainiako Kopa gozoki zoragarria da Gasteizko taldearentzat. Berria - Kirola 2004-01-22
Marron glaceetatik eroritako puskak, gozoki ontzien hondar susmagarriak. Gozoki mordo bat, amak egindako marrubi tarta bat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.
-Gozoki-pila ekarriko dizugu Honeydukesetik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.
Quenu gozoki kaxa baten bila bidali zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.
Kalabaza-freskagarriz eta Honeydukeseko gozoki-poltsez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 216. orr.
Gozoki-pakete handi bat eskularru-kaxan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.
Gozoki-zorro bat atera eta Charlieri eman zion eskura. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 57. orr.
Kolore bizi-biziko gozoki-zaparrada bat erori zen Harryren altzora. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 130. orr.
Laranjondozko gozoki-makilatxo bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.
Esku batean gozoki-paper bat eta bestean ur-zakur bat zeukala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 238. orr.
-Honeydukesen esne-gozoki berri bat dute, eta dohain ematen zuten probatzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 130. orr.
Platerean melazazko azukre-gozokiak eskainiz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 100. orr.
Hagriden melaza-gozokiak matrailezurrak itsatsita utzi zizkion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 101. orr.
Gozoki-denda nahiko ona da. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.
Gozoki-dendaren barrualdetik itsatsita zegoen ohar bat seinalatu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 163. orr.
Eta hotelak, gozoki dendak, erakusleihoak, mordoa... Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 85. orr.
Port-Neufeko gozoki eta txokolate dendaraino. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 63. orr.
Bere ondoan mahai bat zegoen; gozoki-dendaren erdia han metatuta zegoela ematen zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 267. orr.
Hankapeko zakurrak, bizikletetako gizon gozoki-saltzaileak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 205. orr.
Edari-saltzaileak, ron barne-pizgarri saltzaileak batez ere, eta gozoki-saltzaileak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.
Kalezuloaren sarbidean bi denda zabalik zeuden artean: eskuinaldean, osaba Kamilena, gozoki saltzailearena alegia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.
ere gozokiak (3); eta gozoki (8); eta gozokiak (17); gozoki bat (12); gozoki batzuk (3); gozoki eta (8); gozokiak ere (3); gozokiak erosi (3); gozokiak erosteko (3); gozokiak eta (13); gozokiak jaten (3); gozokiak zeuden (3); gozokiren bat (4); guztietako gozokiak (5); mendazko gozokiak (10); zapore guztietako gozokiak (4)