Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gozogile iz gauza gozoak edo gozokiak egiten dituen langilea. ik gozokigile.

Hasiak ziren saltzaileak beren txosnak eraikitzen, eta gozogile bati lagundu zion berea altxatzen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 67. orr.

Txosna eraikia zutenean, egin zuen lehenbiziko gozoa eskaini zion gozogileak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 68. orr.

Pastak egiten zituzten bitartean, solasaldi ederra izan zuten gozogileekin.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Niri gozogile batek prestatu behar dit bazkaria, ez sukaldari batek...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 508. orr.

Julienen urdaitegiaren aldamenean, Foulon gozogileak bere espezialitate ospetsuak ditu erakusgai.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 86. orr.

Hoteleko sukaldean gozogile izandako neska frantses batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.

Gaur egun Bergaran ezkonduta gozogile baldin badihardu ere.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus