Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oinarrizko lau zapore badirela frogatzen dute test zientifikoek: gazia, garratza, gozoa eta mingotsa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.
Jaki gozo ugari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
Sagar gozo askoak. etorri etxera nirekin eta afari gozoa prestatuko diat. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 255. orr.
Bazka gozo urriko euskararen larre otazu honetan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 18. orr.
Uxuala edan eta tabako gozoa erretzen dik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 108. orr.
Musu leun eta gozo bat eman zidan masailan. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 96. orr.
Dasta gozo bat igotzen zitzaidan sabelean gora, urdailean barrena, bihotzetik ahoraino. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 30. orr.
Emakume lodi baina gozoa bera, madonna bat beltzez jantzia. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.
Mutil koskor mehe bat zen, itxura gozokoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.
Ezagutzen dut; neska gozo eta guztiz geza horietakoa. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 26. orr.
Egun garratzen atzetik gozoak datozela. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 298. orr.
San Migel aurreko astea ere gozoa eta eguzkitsua joan zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 361. orr.
Gure ondoan ordu gozo aunitz egindako laguna zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.
Steam-boaten lastertasunak altxaturiko haize gozoa arnasten zuten atseginaren atseginez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 113. orr.
Kostatik legoa laurdenera ikusten genuen ontzi eder hura, eguzki printza gozo batek argitua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.
Isiltasunak badaki aterpe gozo izaten. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 187. orr.
Alaitasun berezi bat eman zidan, haurtzaroko oroitzapenekin eta paisaia gozo batekin lotutakoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 19. orr.
-Ez dira berri gozoak, laztana. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 77. orr.
Britainiar erregeordeek klima gozoa amesten baitzuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.
Haren bizitza gozo eta erosoaren hondamen erabatekoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 24. orr.
Amets gozo bat, eta amets gozoagoak egiteko bidean sartzeko atea ere bai. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 97. orr.
Haxixaren usain gozo hartaz kargatutako aireak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 86. orr.
Ura beroarazi zuen usain gozozko belar ugarirekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 990. orr.
Halako berotasun gozo bat igo zitzaion aurpegira. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 585. orr.
Harridura gozo batek hartuak bezala. Herria 2003-09-11
Ezin eragotzi malenkonia gozo batek, goizaldeko lanbroaren antzera, bere gogoa bahitzea eta blaitzea. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 158. orr.
Barne lasaitasun gozo bat sentitu nuen, eta neke handia ere bai, asko ibili ondoren bat-batean eseritakoan nabari ohi dena bezalakoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 462. orr.
Alferkeria gozo batean bizi ziren, halako bizimodu garesti, korapilatsu eta handinahikoan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.
Baziren urte batzuk modu gozo horretan egokitzen ez ginela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.
Galminak bizimindu egiten gaitu, eta biziarazten, urduritzen, tirtiritzen, xaxpikitzen, ezinegon gozo batez janzten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.
Ez baitago etsipen gozorik inon. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.
Ikusmirak azala pinportu, eta [...] hotzikara gozo bat eragin dit. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 189. orr.
Besarkada gozo batean bildu ninduen, emandako albistea eskertzeko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 123. orr.
· Samina gozo eta gozoa samin bihurtzen duzuenok! Elizen arteko biblia Is 5,20
Bere gozoenean zegoen, baina horrek ez zuen merezimendu handirik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.
Gozoa da egunsentia gaua beilan igaro duenarentzat. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 449. orr.
Herriko urak albo herrietakoak baino gozoagoak baitziren. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.
Lan bila ibiltzea ez zen gozoa. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 231. orr.
Ez da gozoa borroka; aitzitik, petrala da. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 311. orr.
Erantzuna ez zen gozoa izan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 89. orr.
Zeinen gozoa den bizitza, Gilles! Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 68. orr.
Eta agurra bonboiak bezain gozoa izan da. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.
· Zer, eztia baino gozoagorik? Elizen arteko biblia Epa 14,18
Saltsa gozo-garratza osatzeko. Berria - Kultura 2004-09-15
Habanan barnako frontoi, kafe, kasino eta kabaretetako gau epel-gozoetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.
Begi urdin-ilunen soa, berriz, gozo-herabea... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.
Bere bihotz gozo-gupidatsuak eraginda. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 788. orr.
Uzta astunak biltzen diren lur gozo ederrak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.
Ezkai usainean emandako egun gozo tristea gogoan zeramala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 296. orr.
Kirioak dardararazten zituen ahots gozo samin batez hitz egin zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.
Amets bakan batzuetan [...] sentitzen duzun betetasuna, magal epel-gozo-leun batetik partitu nahi eza. «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.
Bere begi beltz gozo samurrek gogortasun hura leuntzen bazioten ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 31. orr.
Emakumezkoentzakoa omen zen pontxe bero indartsu gozo bat hartzera gonbidatu zituen denak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.
Hango haize fresko, arin, gozo, belarren eta hostoen usainez beteak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.
Egongela eder, ilun samar, bildu, gozo baterako atea zabaldu zidan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 367. orr.
Isidorak ematen zizkion pasta haien kolorea: gozo-une urriko bere haurtzaroan ezagutu zituen urre gorrizko txanpon bakarrak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 224. orr.
Gozo-puntu egokia du, gustatuko zaizu. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.
Ke arrea mistelaren gozo-usainarekin nahasian ondo loditu arte. «Kuskue tanden», 2004 - 18. orr.
Akerraren adarra ere jango zuketenean, gozo zantzurik berekin baldin bazuen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.
· Bazirudien gozo gauzak jateko jaioa zela. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 88. orr.
· Edipo ahots bikoa zen, txokolatearen gozo-garratza bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.
Hain kartsu eta gozo hitz egiten entzunda. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 482. orr.
Barrez ari zen gozo. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.
Hona gizon bat gozotan gozo bizitzen dakiena, eta alai. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.
Espiritu gaiztoa bazen ere, gozo tratatu zuen... Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 22. orr.
Horren zamak hain arin du estutzen eta hain gozo zauritzen, ezen [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.
Eguzkiak gozo jotzen zuen hilerriko paretan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.
Ez naute gozo hartu eta hobe dut isilik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 188. orr.
Gozo baina aldi berean sendotasunez. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.
Hitzak gozo eta begiak gogor. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 269. orr.
Siziliako ardoaren gozoa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.
Amets bat izan baitzuen, azukrearen gozoa utzi ziona oroimenean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 35. orr.
Hitz goxoak erabiltzen eta hitzen gozoa azukre-uraz bustitzen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 93. orr.
Bestelako zaporea eransten baitio debekuaren gozoak. Mendeku asmoen gozoa dastatu zuen bidaia antolatu bitartean. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 72. orr.
Bizitzako azken plazer apurren gozoan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 299. orr.
Gizon portatu hintzen, hori bai, baina gerraren garratzean gizon, ez amodioaren gozoan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.
Gure parterik hoberenak aurkituko du horretan gozo osoa, eta, gozo horretan irauten lehiatuko da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 527. orr.
Gure bizia bide zuzenean eramatetik sortzen den barneko gozo izigarria. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 549. orr.
Atsegin edo gozo gutxiago hartuko dio jan-edanari. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 129. orr.
Berriro arrotz gertatzen zaizkie izpirituzko kontsolamendu eta gozoak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.
Halakoetan ez nuen gozorik izaiten, zeren urduri jartzen bainintzen eta nekez hartzen ninduen loak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 245. orr.
· Josu, gure anaia gaztea, gozo oneko normalean, zakur amorratuaren umoreaz jaikitzen ahal dela ohetik desorduetan egotziz gero. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.
Ardoa eta gozoak ez zituzten ukitu. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 296. orr.
Txosna eraikia zutenean, egin zuen lehenbiziko gozoa eskaini zion gozogileak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 68. orr.
Txokolateak eta gozoak pasatu ziren orduan mahaiaren biran Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 300. orr.
Gozoa zagok. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 142. orr.
Bere lantokia suak hartu bazuen gozoa egongo zen neska! Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 65. orr.
Orri hau hutsik entregatzen badiot neure goikoari, gozoa jarriko zait... Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 44. orr.
Ilez beteko ziguk etxea eta gozoa jarriko duk Mirari etortzen denean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 99. orr.
-Gozoa zatoz, Justo! -esan zion Mariak-. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 172. orr.
Entzun behar izan nituen gozoak gero... Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 266. orr.
-Gozoak jarriko zineten... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 101. orr.
Bertan gozo egoten nintzen, Gorrotxa eta bere tankerakoekin bake ederrean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 308. orr.
Hura izan zen lehenbizikoa amore ematen, zalantza guztiak ahazten, eta bertan gozo egin zuen, zoriontsu eta ahazkor, Lajosek isurtzen zuen jario liluragarrian. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.
Hasiera-hasieran ez gazi eta ez gozo, nirvana egoera moduko batean nengoen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 79. orr.
Usain sarkorra zerion, sunda gazi-gozo halako bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 212. orr.
Londreseko erbeste gazi-gozoan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 128. orr.
Eguneroko gorabeherak, gertaera gazi-gozoak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 186. orr.
Komedia gazi-gozoa da Eramos pocos. Berria - Kultura 2006-01-25
Hozkirria eta jakingura nahasten zituen sentimendu gazi-gozo bat sumatu zuen eztarrian gora. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 188. orr.
Mutilak, bertigoarekin batera, uzten zidan hutsa betetzeko esperantza gazi-gozo bat ere. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.
Deus espantagarririk ez: musu batzuk eta bertze horrenbertze fereka presati, biharamunak irrealtasun gazi-gozoaren mihiseaz estaltzen zituenak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.
Maitasunaren gazi-gozoak eta gizakiaren argilunak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 107. orr.
Aurrera segitzen du bizitzak, bere gazi-gozo guztiekin, eta abar. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 148. orr.
Gazi-gozo antzeko batekin esan zidan, egun haietako bere lan akigarri haren amaierak sentimendu kontrajarriak sortuko balizkio bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 196. orr.
Literaturaren gaineko gazi-gozoak eta azken liburuei buruzko berriak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 14. orr.
Baina ohar hark eragindako gazi-gozoak gazi-gozo, estimutan nituen herr Öchlerren eskolak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 62. orr.
Gozo dendetako erregaliz zainei, aran pasei, labean lehortutako sagar zanpatuei, kandi azukreari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.
Kale-kantoiko gozodenda txikian. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 70. orr.
Pastel hondarrez betetako kukurutxo bat erosten zuten gozodendan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.
Iruñeko Beatriz gozo dendako jabeek. Berria - Euskal Herria 2004-07-24
ISO 9000 ziurtagiria duten gozo-denda edo komentuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 173. orr.
Aire guztia bare eta gozo zegoen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 93. orr.
Begiak itxirik, besarkaturik, gozo egoten ziren hizketan eta laztan artean. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 46. orr.
Hantxe gozo egoten, orduak samur igarotzen, larruak larruari plazerra emanez gauak gozatzen, horditurik zoriontsu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.
Etxera joanez gero, gozo egongo haiz bibliotekan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 381. orr.
· Zorionez, edatekoa gozo dago. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 91. orr.
Gozo-gozo besarkatu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 999. orr.
Ni gozo-gozo nago nire ohean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 314. orr.
Hasten zaio Marta gozo-gozo hizketan, emateko faborez Mikel Arreseren telefonoa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 168. orr.
Andre zintzo hark Balthazarri gozo-gozo esaten zizkionak entzuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 285. orr.
Kateme baten magalari gozo-gozo bilduak zeuden bospasei katakume jaio berri. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 79. orr.
Eta halatan da heriotzaren besoetaratu, gozo-gozo nahiz kolpe batean, heriotza naturalez edo eznaturalez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 270. orr.
· Otordua gozo-gozoa izan zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 131. orr.
-Ene, Modgis, gozo-gozoa dago. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 229. orr.
[Eguzkiaren] argi galdu oraindik gozo-gozoak, ukitu ere ozta egiten zituen masustondo ilarak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 208. orr.
Batari gozo zaiona besteari mingots bazaio. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 269. orr.
Eta aho sabaian errautsaren gustua egiazki gozo zitzaidan. Askatasuna 7ozo zitzaiola ezin ukatu. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 40. orr.
Kide haren irriaren oihartzuna gozo zitzaidala oroitzen naiz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 91. orr.
Gozo ginen etxe hartan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.
· Gozo izanen duk kapitaina. ik gorago 10. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 117. orr.
Tabako turkiarraren usain gozo-mikatza. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.
Maitearekin zorionaren eta etsipenaren zorabio gozo-mikatzak bizitzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 116. orr.
Hainbesteko kutsu gozo-mikatza ekarriko zuten gertakizunen errenkada luzea. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 122. orr.
· Zer esan, inoren gozo-mikatzak zelatatzea lanbide duen gizon bati? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 113. orr.
Herri kirolariaren gozo-mikatzak azaltzen. Berria - Kultura 2004-01-03
ahots gozo (10); aitatxi gozo (4); amets gozo (6); aurpegi gozo (5); bezain gozo (12); bolada gozo (4); da gozo (4); erraz eta gozo (4); eta gozo (45); gauza gozo (5); gazi gozo (27); gazi gozo bat (8); gozo baina (6); gozo bat (71); gozo batean (9); gozo batek (20); gozo baten (9); gozo batez (10); gozo batzuk (4); gozo bihurtu (4); gozo bihurtzen (4); gozo egoten (4); gozo eta (124); gozo eta ezti (4); gozo garratza (4); gozo gozo (95); gozo gozoa (14); gozo gozoak (5); gozo hartan (5); gozo hartu (7); gozo hau (5); gozo hitz (8); gozo hitz egiten (5); gozo hori (8); gozo horiek (4); gozo horrek (5); gozo hura (14); gozo leun (4); gozo ugari (4); hain gozo (8); heriotza gozo (4); hitz gozo (16); irribarre gozo (9); janari gozo (5); lo gozo (5); lurrin gozo (9); modu gozo (4); opil gozo (4); oso gozo (4); sentimendu gazi gozo (4); te gozo (4); une gozo (6); usain gozo (28); usain gozo eta (4); zein gozo (4); zerbait gozo (4); zion gozo (4); zuen gozo (5)
aho gozoa (5); ahots gozoa (9); amets gozoa (4); ardo gozoa (7); baina gozoa (4); batere gozoa (13); bezain gozoa (18); bolada gozoa (28); da batere gozoa (5); da gozoa (13); da gozoa izan (4); egun gozoa (4); emakume gozoa (4); epeltasun gozoa (4); ere gozoa (4); eta gozoa (35); euri gozoa (5); ez da gozoa (9); ez zen gozoa (6); ezti gozoa (7); eztia bezain gozoa (4); garaipenaren gozoa (4); gazi gozoa (69); gazi gozoa egin (4); gazi gozoa izan (14); gazi gozoa utzi (7); gozo gozoa (14)
gozoa baino (4); gozoa bizi (10); gozoa da (41); gozoa dago (5); gozoa dastatu (6); gozoa dela (5); gozoa den (5); gozoa du (4); gozoa dute (4); gozoa egin (17); gozoa eginez (4); gozoa egongo (8); gozoa ere (5); gozoa eskaintzen (6); gozoa eta (49); gozoa ez (8); gozoa iruditu (5); gozoa izan (51); gozoa izan da (4); gozoa izan zen (13); gozoa izan zuten (5); gozoa izango (13); gozoa jarri (6); gozoa jarriko (7); gozoa luzatu (4); gozoa luzatu nahi (4); gozoa utzi (10); gozoa utziko (4); gozoa zela (4); gozoa zen (30); gozoa zuen (9)
are gozoagoa (4); baino gozoago (15); baino gozoagoa (13); eta gozoago (9); eta gozoagoa (5); ezin gozoagoa (5); ezin gozoagoak (7); gozoagoa da (7); gozoagoa eta (5); gozoagoa izango (4); gozoagoa zen (4); hain gozoa (7); heriotza gozoa (5); irri gozoa (4); irribarre gozoa (12); irribarre gozoa eginez (4); joko bolada gozoa (4); lurrin gozoa (8); onaren usain gozoa (4); oroitzapen gozoa (4); oso gozoa (20); oso gozoa da (4); oso usain gozoa (4); txit gozoa (9); une gozoa (13); une gozoa bizi (8); urrin gozoa (4); usain gozoa (61); usain gozoa eta (4); zapore gazi gozoa (22); zapore gozoa (8); zein gozoa (8); zeinen gozoa (6); zen gozoa (7); zerbait gozoa (6)
amets gozoak (4); baina gozoak (4); bezain gozoak (4); bolada gozoan (35); bolada gozoan dago (5); bolada gozoan dagoen (4); bolada gozoari (12); bolada gozoari eusten (4); eta gozoak (13); gazi gozoak (35); gazi gozoak dira (4); gazi gozoak izan (5); gozo gozoak (5); gozoak dira (12); gozoak egiten (4); gozoak esaten (4); gozoak eta (15); gozoak ez (4); gozoak izan (13); gozoak izango (6); gozoak ziren (6); gozoan da (8); gozoan dago (7); gozoan dagoen (4); gozoaren ondoren (4); gozoari eusten (4); hitz gozoak (23); hitz gozoak esaten (4); jaki gozoak (4); joko bolada gozoan (11); lo gozoan (6); oroitzapen gozoak (7); oso gozoak (7); oso une gozoan (4); taldea une gozoan (4); une gozoak (13); une gozoan (18); une gozoan da (6); usain gozoak (7)
ahots gozoz (4); ametsik gozoena (5); ardo gozoz (3); eta gozoz (3); eta hitz gozoz (5); eta usain gozoko (5); eta usain gozoz (5); ezti gozoz (3); gauza gozorik (3); gazi gozoez (5); gozoen artean (6); gozoena bizi (8); gozoena eta (4); gozoena izan (4); gozoenak bizi (5); gozoenak bizi ditu (4); gozoren bat (10); gozorik ez (7); gozorik handiena (3); gozoz bete (4); gozoz betea (4); gozoz eta (4); gozoz gantzutu (3); gozoz igurtzi (3); hitz gozoren (5); hitz gozoren bat (4); hitz gozoz (10); jaki gozoz (3); jaunaren usain gozoko (4); lurrin gozoz (6); postu gozoenetan (4); une gozoenak (7); une gozoenean (4); unerik gozoena (17); unerik gozoena bizi (4); unerik gozoenak (4); unerik gozoenean (16); usain gozoen (5); usain gozoko (24); usain gozoz (15); usain gozoz igurtzi (3); usain gozozko (5)