Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gozatze iz zerbaitek eskaintzen duen atseginaz jabetu.
Gorputzak, gozatze hori dela medio, egoera berri bat izaten duela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 347. orr.
Bainan hara, batzutan gozatze horrek halako karats gostu bat hartzen du urteak joan arau! Herria 2005-06-30
Eta, niretzat, hori da artea: zentzumen guztiekin gozatzea, eta ez jakitea errealitatearen eta fikzioaren arteko ze planotan zauden; gozatzea eta, gozatze horretan, zure burua identifikatzea aurrean duzun obrarekin. Berria - Kultura 2004-04-11