Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amodioaren ameskeriak egonean egote gozatsuetatik sortzen dira bakarrik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 35. orr.
Haiekin otordu gozatsua egiten hasi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 418. orr.
Bekaitzaren sua pizturik, bake gozatsua hautsi egin zen eta liskarrak eta barne-borrokak Eliza urratu zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.
Niretzat hain bizigarria eta gozatsua den euri finaren azpian egin dut egonaldi bat. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 81. orr.
Zezen beldurgarriaren imintzioa egingo du gero Juan Luisek, hazitxoenei irri axolagabea eta txikienei izu gozatsua eraginez. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 93. orr.
Zer gertatuko litzaioke zuhaitzari, lur gozatsu batetik leku idor eta hondartsu batera aldatuko bazenute? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 261. orr.