Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gozarazi, gozaraz, gozarazten 1 du ad gozatzera behartu.

Entzuleak ederki gozarazi zituzten bi bertsolariek.  Berria - Kultura   2004-07-06

Beraz, jo larrua, Eugeni, jo larrua, ene aingeru maitea; zure gorputza zeurea da, eta munduan zeuk bakarrik duzu horretaz gozatzeko eta horrekin zeuk nahi duzuna gozarazteko eskubidea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

Irudimenak pasabide llabur horretan barna galduko nintzen uneaz gozarazi ninduen aldez aurretik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Bestea kontsolatuz kontsolamendu hartzen zuelarik, bestea gozararaziz berak gozatzen zuelarik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 97. orr.

Eskainiko dizkigu bere kantu berri-berriak, hitzak eta musikak berak eginak, baina gozaraziko dizkigu ere Joseba Sarrionaindia, Lizardi, Pako Aristi eta Joan Mari Irigoien poeten idazkiak.  Herria   2004-11-11

Larrutako lantegian, bada, emakumeak gozamenari begiratzen omen diola, gozatzeari eta atsegin hartzeari, eta gizonezkoak berriz, gozarazteari, atsegin emateari eta emakumea gozatzen ari dela ikusteari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

· Nik uste, ez zegok ezer egunsenti haiek, ehizaldietako goiz haiek baino gehiago gozarazi didanik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.

2 (ondasunei buruz)

Herrialdeko mendi-gainetan ezarriko zaitut eta zure arbaso Jakobi agindu nion ondarea gozaraziko dizut.  Elizen arteko biblia   Is 58,14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gozarazten (3); ondarea gozaraziko dizut (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus