Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gozakaitz (ETCn 202 agerraldi; orobat gozagaitz ETCn 22 agerraldi ) gozotasunik gabea, zakarra. ik gozogabe.

Heydrichek keinu gozakaitz bat egin zuen, Müllerren oroipen desatsegina uxatu nahiko balu bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 199. orr.

Usadioko ahots gozakaitzari jakinarazi nion Sarasa inspektoreordearekin mintzatu nahi nuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.

Bihotza taupada dorpe gozakaitzez duela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 52. orr.

Errieta egiten dizutenean bezalako sentimendu gozakaitz bat sortu didate Leandroren hitzek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 202. orr.

Mexikoko Tamaulipaseko basamortuan, hurbileneko errepidetik hirurogei milia ingurura: egoera gozakaitza, noski.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.

Goiok taparik gabeko hilobiei so egin eta hura, lurperatzaileena, lan sinplea baina gozakaitza izango zela pentsatu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.

Abuztuko astelehen gozakaitz horretan. Arrisku eta peril sentsazio hura, deserosoa eta gozagaitza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Baldin gogojardunak ematen ari denak hartzen ari dena ikusten badu goibeldua eta zirikatua, ez bedi izan honekin zakar eta gozakaitz, baizik samur eta bigun.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 35. orr.

Benetan gozakaitza izaten naizela lanez gainezka nagoenean, eta gehienetan egoten naizela lanez gainezka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 95. orr.

Hizkuntza landu ez duenarena, aldiz, gozakaitza gertatu ohi da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

keinu gozakaitz (6); keinu gozakaitz batez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus