Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maitasunez, goxoki, kaixoka agurtzen zituen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 91. orr.
Goxoki hitz egiten dizu. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 308. orr.
Gizon xahar bat etxeko atean, arratsaldeko itzalean goxoki jarria dago. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.
Uda goxoki iragaiteko ene herritarren artean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 189. orr.
Han nengoan, goxoki, ba lo, ez lo. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.
Goxoki baina ahoan bilorik gabe, gauza asko esplikatu zidan eta zinez estimatu nuen haren frankotasuna. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 150. orr.
Udaberria, gure sentimenak goxoki zabaltzen dituen promesa bat da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 44. orr.
ahal bezain goxoki (4); arras goxoki (12); aski goxoki (6); bezain goxoki (7); da goxoki (8); denak goxoki (4); eguna goxoki (4); elgarrekin goxoki (5); eta goxoki (21); goxoki bizi (7); goxoki bururatzeko (5); goxoki egon (6); goxoki eta (15); goxoki iragan (11); goxoki iragan da (4); hain goxoki (8)