Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gotiko 1 Europan XII. mendetik Berpizkundea arte arkitekturan hedatu zen estiloari dagokiona.

Beherean ate gotiko batek hausten du murrua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Arku zorrotzak, leiho gotikoak eta harrizko armarri zahar bat desagertu zirela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

Eliza gotiko baten klaustroa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 165. orr.

Eliza itxurako eraikin gotiko bat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Rua zaharreko alderdi gotikoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 164. orr.

Orbaitz, adibidez, arkitektura zibil gotikoaren adibide nabarmena zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 141. orr.

Badakigu eliza egile arraroak zirela frantses harginak eta Ipar Espainian anitz eraiki zituztela gotiko estiloan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 20. orr.

2 (inprimatze kontuetan)

Letrakera gotikozko Wiclif Biblia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 241. orr.

Barruko papera hizki gotikoz idatzia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 89. orr.

Kuarta gotikoko liburu bereziki bitxi eta jakingarri baten irakurraldi arretatsuan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 45. orr.

Freistellung vom Wehrdienst oharra, letra gotiko urdinetan. ozta-ozta antzematen ziren aurrealde zabalean sei leiho gotikoak, binaka hiru bikotetan paratuak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

3 (literaturan)

Dekoratu erromantiko hori ez da bakarrik literatura gotikoaren oroitzapena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.

Galizian girotutako beldurrezko istorio gotikoa kontatzen du.  Berria - Kultura   2004-04-28

Oskar Santosek istorio gotiko-fantastikoa osatu du El soñador-en.  Berria - Kultura   2004-09-19

• 4 iz godoen hizkuntza.

Esaterako, ez zuten inolako beldurrik gotikoa aipatzeko, besterik gabe, germanikoari buruz hitz egin behar zutenean, gotikoa gainerako dialekto germanikoak baino lehenagokoa zelako; era horretara, gotikoa, germanikoaren lekua bereturik, prototipo bihurtzen zen, hau da, beste dialektoen sorburu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 264. orr.

Indoeuropar i-ak iraungo du gotizkozko [...]-en, baldintza hau betetzen bada: [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eliza gotiko (7); gotiko bat (9); letra gotiko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus