Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gostatu, gosta(tu), gostatzen 1 ipar kostatu.

Obrek 440 miliun euro gostatu dute.  Herria   2004-04-29

Zenbat gostatu zaion auzapezak daki.  Herria   2003-07-03

Ezen nork ez daki garraiatzeak biziki gostatzen direla?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 170. orr.

Alta, Rugby mundutik aparte egotea, zernahi gostatzen zitzaidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 160. orr.

Nahiago dute beren lurretan denetarik poxi bat egin, etxeko doia, kanpotik sobera gauza ekarrarazi gabe, hain dira gostatzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.

Laboraria ez da kario gostatzen: 20 libera pagatu ogian libera bakar bat gostatzen da garia.  Herria   2001-01-25

Obra ederra segur, 637.000 euro gostatzen dena.  Herria   2005-02-10

Itsu-zakur batek haatik ainitz gostatzen du: 18.000 euro, hazte eta hezte lan guziak kondutan hartuz.  Herria   2005-03-17

2 gostaia gosta kostarik kosta.

Gostaia gosta, kanpalekuan egon behar zen hori baizik ez zitekeen izan barne hartako guzien gutizia bizia.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 62. orr.

· Segurtatuz ahal guziak eginen direla, gostaia gosta, gaitz ilun horren kontra.  Herria   2003-01-14

Capellanek ere hau ereman, gostaia gosta.  Herria   2003-03-17

Batzutan guti aski baita gostaiak gosta eraikitakoa purruskarazteko.  Herria   2005-09-22

Gostaia gosta ereman du segurarrak eta bigarren mailean egonen da Apeztegia nafarra.  Herria   2003-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gostaia gosta (28); gostaiak gosta (3)

ainitz gostatzen (9); ainitz gostatzen dela (3); euro gostatzen (7); euro gostatzen da (3); gostatzen da (13); gostatzen dela (6); gostatzen dena (4); gostatzen dira (4); gostatzen zaion (3); gostatzen zitzaion (3); sobera gostatzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus