Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gosta
1 gosta izan, gostako da ad ipar kostatu.

Hiru egun besta eta nolako bestak! Bi miliun euro gosta omen direnak!  Herria   2005-11-24

Obrek 900.000 euro nunbeitan gosta dute.  Herria   2003-09-11

Gostako Portua ainitz gosta dela bainan ainitz ekartzen ere duela herriari, gosta den baino aise gehiago denen buru.  Herria   2002-11-21

Obrak gosta direla 80 miliun, erditsua Baionako hiriaren gain, ez baita guti...  Herria   2001-04-12

Galdetzea ez da deus gosta.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.

Joanttori hainbeste nahasmenduren erdian hori izan zitekeela sinistea gosta zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 104. orr.

Etsamina bakar bat mila euro gostako da.  Herria   2005-03-17

Bost miliun euro gostako da denetarat.  Herria   2002-11-21

Tresneria horren alokatzeak 250 euro eta 300 euroren artean gostako du.  Herria   2003-07-17

2 gostaia ik gostatu 2.

Zubi hori 1937an bururatua da lau urte lanen buruan, ordukotz 35 miliun dolar gostaia da.  Herria   2003-12-18

Baitezpadakoa ote da tresna berri horren errepikatzea, jakinki eta hamar milioi euro gostaia dela Paueko egitura berria?  Herria   2005-07-07

Hor dago Luhosoko ikuskizun gela hori, hainbeste gostaia eta hainbat oihartzun onekoa.  Herria   2004-11-25

3 gostarik kostata.

Aski gostarik sartu golaren ondotik.  Berria - Kirola   2004-02-11

Behar-beharrezko puskak aski gostarik bilduak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.

Irabazi du Titinek baina ederki gostarik Eibarren.  Herria   2003-11-27

Ontsa gostarik bildu esperientzia batek azkarturik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 108. orr.

Ainitz gostarik, zernahi obra badutela ja akulatua.  Herria   2001-06-28

Ezcurra II Irujo 40-34, gostarik.  Herria   2005-10-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus