Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gosetu, gose(tu), gosetzen 1 da ad goserik gertatu.

Gaztea jatetxe batera joan beharrean, pasteldendara joaten da gosetzen denean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 36. orr.

Oso gosetu naiz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 58. orr.

Eta gosetzen zirenean, talo haietan igurzten zutela makinak koipeztatzeko grasa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 75. orr.

Gosetuko direnentzat, izanen da ere talo eta xingar.  Herria   2004-05-27

Gosetua zen, eta arrain frijituaren usainak urdaila intzirika utzi zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 214. orr.

Goseturik zegoen eta gauza asko zituen esateko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 502. orr.

Ez da batere arraroa; kobazulotik gosetuta ateratzen dira animaliak.  Berria - Harian   2005-04-10

Gosetzeko denborarik gabe ailegatuko dira Passo Furciara.  Berria - Kirola   2004-05-07

2 (era burutua izenondo gisa)

Bera asebete ondoren ere, ezin du eraman bere anaia gosetuek jatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 311. orr.

Ez zuen inork jan, ezta animalia gosetuek ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.

Zakur gosetua.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 126. orr.

Maistra eder bat ekarri eta esan baligute bezala, [...] bat-batean biluztuko zitzaigula gure begi harritu eta gosetuen aurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 28. orr.

3 mendeku-gosetu

Eta Justizia absolutuaren bila dabilena mendeku-gosetzen da.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gosetuta (3); gosetu bat (5); gosetu baten (3); gosetu egin (6); gosetu egin zen (4); gosetu eta (3); gosetu zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus