Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zen ezer entzuten, txori hoztu eta goseti baten hegaldia agian. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.
Gustatzen zitzaidan ipurdi-mazela oparo haiek ene sabelpe gosetiaren jo-mugatzat sentitzea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.
Begira nengokien arren, saldoka ateratzen ziren arratoiak, presaka, begi gosetiez, haragiaren usainak erakarrita. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 106. orr.
Txilardien gainean eltxo gosetien hodeiak dantzan ari ziren biraka. kapitala ase ezinezko piztia gosetia da, zenbat eta gehiago jan, orduan eta gehiago nahi duena. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 244. orr.
Geroxeago, baina, beldurra hazten eta hazten joanen zitzaion, minbizi goseti bat bezala bere barrenak karraskatzen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 113. orr.
Umearen ezpainek titi puntak bilatzen zituzten goseti, arrakastarik gabe. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.
Herriko plazan kateme bustiak goseti bilatzen zituen serial killer baten balizko presentzia imajinatu nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 202. orr.
Eta amuari helduko dio, itxaropentsu eta goseti. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 192. orr.
goseti baten (3)