Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gosalordu (orobat gosari ordu g.er.) iz gosaltzeko ordua, gosaltzen den ordua.
Gosalorduan elkar agurtu eta ez dute gehiago hitz egiten. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 271. orr.
Gosal orduan Mai triste zela oroitzen nintzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 132. orr.
McGonagall andereñoak beste zerbait ere iragarri zien gosalorduan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 239. orr.
Gosalorduan joaten nintzen, dena bezeroz beteta zegoenean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 296. orr.
Gosari-ordua igaroa zen apopilo-etxean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 92. orr.