Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gosalondo (orobat gosari ondo g.er.) iz gosariari jarraitzen zaion denbora.
Biharamunean guztiak joan ziren, gosalondoan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 178. orr.
Egunero bezala gosalondoan izango diagu Oskotz komandantearen bisita. Txillardegi «Putzu», 1999 - 114. orr.
Gosalondoan eman genuen paseo ez oso luzean, Margaritak 18 hotel, 10 pizzeria eta berrogeiren bat klub zenbatu zituen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 148. orr.
Gosari ondoko hamaiketakoa. Berria - Kirola 2004-04-09