Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haien esku eta hatzek bizkor eragiten zioten goruaren goi parteko makilari; hankek, berriz, bizi-bizi pedalei. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.
Goru-makilatik eskua erretiratu eta kantariaren belaunean pausatu zuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 268. orr.
Klotok goruari eusten zion, Lakesisek haria iruten zuen eta Atroposek haria ebakitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 215. orr.
Goruan iruniko lihozko jantzi bioleta, purpura eta azafrai kolorekoak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.
Zoazte erreginaren gelara eta ibilarazi ezazue gorua. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 139. orr.
Goru bateko ardatz batez ziztatuko du behatza eta hilik eroriko da. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.
Gero, soka baten espartzuzko hari askatu bat harturik, hatz baten jirako goruan hasi zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.