Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gogortu buru-bihotzak herri honi, gortu belarriak, itsutu begiak. Elizen arteko biblia Is 6,10
Kale lazgarri horrek gortu egiten zuen bere zalgurdi ilara azkengabeekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.
Obusa niregandik oso hurbil lehertu da, eta gortu egin nau istant batean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 145. orr.
Lau urterekin, erabat gortu zitzaion eskuineko belarria, inudeak behar bezala zaindu ez zuelako. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.
Artsai, Goizuetako zakurra, nire lagun min-mina, azkenean erabat gortu zen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 18. orr.
Izan ere, guk bihar gripe bat izan dezakegu eta gaixotasun horrek gortu gaitzake. Berria - Gaiak 2004-10-15
Gortzeko moduko zalaparta sortuz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.
Airea bera ere gortzeko modukoa. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 104. orr.
Osasun-garbiketako kamioia etorri, eta auzo osoan ibili zen denak gortu beharrean, ta-ta-ta-ta, alde guztietara hauts desinfektatzaileak zabalduz. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 74. orr.
Baina hark ez omen zuen entzun, itsuturik eta gorturik baitzegoen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 75. orr.
Eta gizonak, orduan, desirak itsu-gorturik: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.
Begiak itxita eta belarriak gortuta bizi ahal izateko. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.
Belarria musikaren lumaje zuriaz gorturik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 76. orr.
edonor gortzeko (3); gortu beharrean (3); gortu belarriak (3); gortu egiten (4); gortzeko moduan (4); gortzeko moduko (4); gortzeko modukoa (4); gortzen hasia (3)