Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorteiatu, gorteia, gorteiatzen (35 agerraldi, 17 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 229 agerraldi; orobat gorteatu 16 agerraldi, 6 liburutan; ETCn 23 agerraldi) du ad gortea egin. ik kortejatu.

Gorteiatu duten eta agian maite izan dituen gizon horiek guztiak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 248. orr.

Zesarren emazte Ponpeia gorteiatzen ziharduen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 59. orr.

Diotenez, Ixion Junoz maitemindu eta jainkosa gorteiatzen hasi zen.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 43. orr.

-Ez al zara zaharregia inor gorteiatzen hasteko?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 11. orr.

Torrigiani hori berori "oso jarrera harrokoa" zen, asko harrotzen zelarik "ingeles piztien artean gorteiatzen egindako balentriez".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.

Ondoan, Maria, gauez Palermoko printzeak gorteatu zuen emakumea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 83. orr.

Kitzikagarria da, beti, gorteatua izatea: kitzikagarria, gozagarria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.

Teresa gorteatu eta senarrari emaztea kendu ostean, laster aspertu omen zen Byron, hala dio istorioak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 237. orr.

Cultura, latinez, nekazaritza, laborantza, lantzea (eta landa), haztea da -baita gorteiatzea ere-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

Txakurren gorteiatzeko moduak ez du grazia handirik lehen ikustaldian.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus