Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorroto (ETCn 11.940 agerraldi) 1 iz norbaitenganako gaizkinahizko sentipen bortitza; zerbaiti buruzko higuin edo herra bizia. ik herra.

Ez zuten soldaduek ez bekaitzik ez gorrotorik begiradan, ez maitasunik ez abegi onik. Gorrotoa nagusi den lekuan, nik maitasuna jar dezadala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

Gorroto suminduak zein atxikimendu sutsuak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.

Gorroto izugarria baitzion jendeak. ik beherago 2.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 147. orr.

Bizia xehekatu ziotenen kontrako gorrotorik ez zuela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 58. orr.

Autoritate ororen gorrotoa ahorantz eta eskuetara igo zitzaion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

Erregeenganako bere gorrotoa ase zuenean, jainkoenganako gorrotoak heldu zion Cyril Tourner-i.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.

Gorrotoaren suak berotzen zidan bihotza.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 61. orr.

Gorrotoa ahularen gaitza da; indarrak gaitzetsi egiten du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 296. orr.

Lehenbiziko aldiz mendeku gosea piztu zitzaidan barrenean, gorrotoaren anaia bizkia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 70. orr.

Aitzitik, hainbeste denbora igarota, oraindik pizturik daude gorrotoaren txingarrak nire baitan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.

Gorrotoak gainez egin behar zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 318. orr.

Neure anaia Mattini nion gorrotoa osabari nion mirespena baino handiagoa zelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 304. orr.

Gorroto beltza hartu zion ezkon-nebari. ik beherago 3.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.

Gorroto hotza ageri zuten haren begiek.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 181. orr.

Mespreza itzazu ama ergel baten errieta txepelak, gorrotoa eta mesprezua besterik ez baitiozu berez zor.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 111. orr.

Erlijioen arteko gerrak dira, irrazionaltasunean errotutako gorrotoak.  Berria - Harian   2005-07-08

Gorrotoan, mendekuan eta errepresioan oinarritutako espetxe politikaren adibideak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Eta zertarako beren josteta hori eten, klaseen arteko gorrotoen eta probintzia arteko etsaigoen azalpen etsigarri bat emanez?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 225. orr.

Bere medusa aurpegi aparta, herraz betea, bihurritua, gorrotozkoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 235. orr.

Ehunka lagun elkartu ziren Espainia eta Frantziako gobernuen «mendeku eta gorroto politika» salatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

Gorroto-hitzez inguratzen, arrazoirik gabe erasotzen.  Elizen arteko biblia   Sal 109,3

2 gorroto izan1 du ad ik gorrotatu; ik beherago 5 eta 6.

Bihotz-bihotzez gorroto nuen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 95. orr.

Gorroto nuen marmelada nazkagarri hura.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 221. orr.

Munduak gorroto ditu, mundukoak ez direlako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 150. orr.

Maitatu etsaiak eta egin ongi gorroto zaituztenei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Gorrotatzen duena ahalegintzen dela gorroto duen gauza baztertzen eta suntsitzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 263. orr.

Halere, hau duzu zeure alde: nik ere gorroto ditudan nikolaiten egintzak gorroto dituzula.  Elizen arteko biblia   Ap 2,6

Hark gorroto izaten zuen, beti, guk jaki-hondarrak uztea platerean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Gas toxikoa bezainbat gorroto genuen gutariko bakoitzak, fritz bat sekula gorroto izan genuen baino askoz ere gehiago.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 154. orr.

Gorroto eta higuin ditut zuen jaiak, ez ditut atsegin zuen kultu-batzarrak.  Elizen arteko biblia   Am 5,21

Ongia gorroto eta gaizkia maite duzue.  Elizen arteko biblia   Mi 3,2

3 gorroto izan2 dio ad

Bere senideari gorroto diona, berriz, ilunpetan dago, ilunpetan dabil eta ez daki nora doan.  Elizen arteko biblia   1 J 2,11

Usoei ere gorroto diet, bidenabar esan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.

Gorroto diot beste hizkuntzetako hitzak erabiltzeari portugesezkoak falta zaizkidalako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 75. orr.

Arrazoiari gorroto edo ikara izateko kinka larrian baikaude.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 188. orr.

Duffy jaunak gorroto zion desordena fisikoa edo mentala adierazten zuen edozeri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Ez harritu, senideok, mundukoek gorroto badizuete.  Elizen arteko biblia   1 J 3,13

4 gorroto hartu

Mutikoak erroraino mozten zuen ile hori eta uhintsua, [...] gorroto hartu baitzion.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Protestanteak jendilajea zirela erakutsi zidaten eta Luterori gorroto hartu nion.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.

Gorroto hartu zien gurasoen eta auzoen bizimodu konbentzionalari eta AEBetako gobernu ziniko eta gerrazaleari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 59. orr.

5 gorrotoago izan du ad

Gorrotoago zituen udako oporrak urteko beste edozein garai baino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 7. orr.

Eta deus ez zuen gorrotoago leinu nobleko ez diren neskak ezaugarritzen dituen burutea baino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.

Harryk gero eta gorrotoago zituen Trelawney andereñoaren dorreko gela itogarrian forma eta sinbolo okertuak dezifratzen ematen zituen orduak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 117. orr.

Gorroto nuen esparroi hura, bai, eta gorrotoago nuen neure burua bostekoa estutzerakoan "Tabakorako!" esanik eskuan jarri zidan billetea ez hartzeko adorerik ukan ez nuelako.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 10. orr.

6 gorrotoen izan du ad

Horixe genuen gorrotoen, ezer gorrotatzekotan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.

Horrelako kontuak zituen gorrotoen hark nigan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 250. orr.

Gorrotoen dudan zarata.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

amak gorroto (4); arrazoirik gabe gorroto (4); arteko gorroto (4); aurkako gorroto (4); baina gorroto (6); baino gorroto (7); berak gorroto (4); biziki gorroto (6); burua gorroto (4); da gorroto (4); du gorroto (4); dut gorroto (4); edo gorroto (13); egin ongi gorroto (4); ere gorroto (12); eta gorroto (67); eta gorroto politika (6); ez gorroto (6); gabe gorroto (5)

gorroto arrazista (4); gorroto arrazista bultzatzeagatik (4); gorroto berezia (5); gorroto bizia (11); gorroto diat (12); gorroto diet (4); gorroto dio (14); gorroto diona (6); gorroto diot (15); gorroto diotenak (4); gorroto ditu (9); gorroto dituen (7); gorroto ditut (21); gorroto du (20); gorroto duela (5); gorroto duen (13); gorroto duen gauza (4); gorroto duena (9); gorroto dugun (8); gorroto dugun gauza (6); gorroto dut (40); gorroto dute (4); gorroto duten (4); gorroto eta (29); gorroto genuen (5); gorroto handia (9); gorroto handiagoa (11); gorroto hartu (7); gorroto hau (4); gorroto hori (7); gorroto hura (5); gorroto izan (24); gorroto izan nuen (4); gorroto izan zuen (4); gorroto izango (11); gorroto izatea (5); gorroto izugarria (4); gorroto ninduan (6); gorroto nindutenak (4); gorroto nion (11); gorroto nituen (4); gorroto nuen (15); gorroto politika (6); gorroto zaitut (4); gorroto zaituztenei (4); gorroto zien (5); gorroto zion (16); gorroto zioten (6); gorroto zituen (22); gorroto zuela (6); gorroto zuen (28)

guztiak gorroto (5); hain gorroto (8); jaunak gorroto (4); maitasun edo gorroto (4); mendeku eta gorroto (13); mundu guztiak gorroto (4); munduak gorroto (4); nik gorroto (11); norbait gorroto (4); ongi gorroto (4); proposizioa gorroto (5); senideari gorroto (4); senideari gorroto diona (4); zion gorroto (4); zituen gorroto (5); zuen gorroto (8)

arteko gorrotoa (9); aurkako gorrotoa (6); baina gorrotoa (6); bere gorrotoa (10); da gorrotoa (6); duen gorrotoa (5); edo gorrotoa (4); eta gorrotoa (50); ez da gorrotoa (4); gorrotoa baino (9); gorrotoa da (4); gorrotoa eragiten (4); gorrotoa eta (44); gorrotoa eta maitasuna (5); gorrotoa ez (6); gorrotoa hartu (6); gorrotoa izango (4); gorrotoa nion (4); gorrotoa sentitzen (6); gorrotoa zion (16); halako gorrotoa (5); kontrako gorrotoa (7); maitasuna eta gorrotoa (10); nik gorrotoa (4); nion gorrotoa (4); nire gorrotoa (5); nuen gorrotoa (5); sekulako gorrotoa (5); zen gorrotoa (5); zion gorrotoa (5)

edo gorrotoaren (5); eta gorrotoago (4); eta gorrotoak (7); eta gorrotoan (7); eta gorrotoan oinarritutako (5); eta gorrotoaren (13); eta gorrotoaz (4); eta gorrotoz (15); eta gorrotozko (5); ez gorrotoaren (4); ez gorrotorik (4); gorrotoak eta (12); gorrotoak ez (8); gorrotoan oinarritutako (5); gorrotoaren eta (8); gorrotoaren gorrotoz (4); gorrotoaren gorrotoz (4); gorrotorik ez (4); gorrotorik gabe (7); gorrotorik izan (6); gorrotoz begiratu (9); gorrotoz begiratzen (5); gorrotoz beterik (12); gorrotoz eta (11); gorrotoz hunkitua (10); gorrotoz hunkitua dela (6); gorrotoz hunkitua izanen (4); gorrotozko afektu (4); mendekuan eta gorrotoan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus