Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorrotatu, gorrota(tu), gorrotatzen 1 du ad gorroto izan.

Baina bizio-mota guztien gainetik maiseaketa higuintzen eta gorrotatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 392. orr.

Zeren, ona maitatzeko, gaitza gorrotatu behar baita.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 415. orr.

Gorrotatzea maitatzeko beste modu bat da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 139. orr.

Heriotzaren arabera miresten edo gorrotatzen zituen pertsonaiak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.

Auzitegietan salatzen zaituztena gorrotatzen duzue, eta egia dioena gaitzesten.  Elizen arteko biblia   Am 5,10

Guztiek gorrotatzen dute elkar: norbanakoak diren aldetik, noski, ez gizaki diren aldetik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 196. orr.

Irriñoa are zabalago egin zitzaidan, eta neure burua gorrotatu nuen hortakoz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.

Honela, elkar biziki gorrotatzera etorri ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 592. orr.

Zeren benetan bihotzez behartsu denak bere burua gorrotatzen du eta masailan jotzen dutenak maitatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 125. orr.

Egun horietan, Dahlmann-ek zehatz-mehatz gorrotatu zuen bere burua; gorrotatu zuen bere nortasuna, bere gorputzeko beharrak, bere umiliazioa, aurpegia lazten zion bizarra.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.

Gero, ordea, biziki gorrotatu zuen Amnonek neska, lehen izan zion amodioa baino gorroto askoz handiagoz.  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,15

Eroaren gisan gorrotatzen zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Normala da behartsuak legea senez gorrotatzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 279. orr.

Gure haurretan mutiko gazteak gorrotatzen bazituen, gorrotatzenago neska maripertxentak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Apustu lagun gorrotatu horiei, denei barkatzen al diezu, Nemesio?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 228. orr.

Sentipen gorrotatu hau.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 24. orr.

Hantxe ikusten nire etsai gorrotatuena, Krapotkin gaztea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 172. orr.

[...] -esan zuen ahots gorrotatu bezain jostari batek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 170. orr.

Gorrotatzaileak eta gorrotatuak, akusatzaileak eta biktimak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

Su bolada biziak atertzean, aurreneko eta azkeneko aldiz ikusi zuen Aurelianok gorrotatuaren begitartea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

are gehiago gorrotatu (4); baino gehiago gorrotatuko (3); beti gorrotatu (3); burua gorrotatu nuen (4); edo gorrotatua (4); edo gorrotatuko (4); eta gorrotatu (13); eta gorrotatu egin (3); eta gorrotatu ere (3); eta gorrotatua (3); gehiago gorrotatu (6); gehiago gorrotatu zuten (3); gehiago gorrotatuko (5); gorrotatu behar (7); gorrotatu egin (8); gorrotatu egin zuen (4); gorrotatu egingo (6); gorrotatu egiten (21); gorrotatu egiten ditut (3); gorrotatu egiten nuen (3); gorrotatu ere (9); gorrotatu eta (8); gorrotatu gabe (3); gorrotatu izan (5); gorrotatu nuen (15); gorrotatu zuen (7); gorrotatu zuten (4); gorrotatuko du (7); gorrotatuko dugu (3); gorrotatuko dute (3); hainbeste gorrotatu (3); hura gorrotatuko (3); maitatua edo gorrotatua (3); neure burua gorrotatu (4); nola gorrotatu (4)

aurrez gorrotatzen (3); aurrez gorrotatzen ez (3); bera gorrotatzen (4); berak gorrotatzen (3); berak hainbeste gorrotatzen (3); biziki gorrotatzen (4); burua gorrotatzen (5); edo gorrotatzen (5); ere gorrotatzen (6); ere gorrotatzen zuen (3); eta gorrotatzeko (4); eta gorrotatzen (9); gehien gorrotatzen (6); gorrotatzeko arrazoia (3)

gorrotatzen den (3); gorrotatzen ditu (6); gorrotatzen dituen (4); gorrotatzen ditut (6); gorrotatzen dituzten (3); gorrotatzen du (4); gorrotatzen dudan (5); gorrotatzen duela (7); gorrotatzen duela irudikatzen (4); gorrotatzen duen (12); gorrotatzen duena (9); gorrotatzen duenaren (3); gorrotatzen duenaren ideiak (3); gorrotatzen dut (9); gorrotatzen dute (5); gorrotatzen duten (3); gorrotatzen duzu (3); gorrotatzen duzun (3); gorrotatzen ere (3); gorrotatzen eta (9); gorrotatzen ez (3); gorrotatzen hasi (8); gorrotatzen nituen (4); gorrotatzen nuen (9); gorrotatzen zituen (8); gorrotatzen zuela (3); gorrotatzen zuen (25); gorrotatzen zuten (9)

gorrotatzera iritsi (4).; hainbeste gorrotatzen (10); hainbeste gorrotatzen zuen (5); hura gorrotatzen (6); izatea gorrotatzen (3); neure burua gorrotatzen (4); nola gorrotatzen (5); soilik gorrotatzen (3); zenbat gorrotatzen (4); zergatik gorrotatzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus