Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorrotagarri izond gorrotatua izatea merezki duena.

Heroia heroi gerta dadin, etsai gorrotagarria du beharrezko, eta haren aurka neurtuko ditu bere indarrak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 73. orr.

Atzoko hautsa gorrotagarria da: duela hiru mendeko errautsa ohoragarria da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

Izaki gorrotagarri haiek burla egiten zioten, eta alde egiten zuten gero.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 246. orr.

Emakume guztiz gorrotagarri bat, deabru egiazko bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 149. orr.

Astelehena egun gorrotagarria ohi da.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

"Atsoa", "arerioa": horra bi hitz gorrotagarri, bi maskara.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 112. orr.

Ohitura gorrotagarria baita atzamarra ahoan sartuta eramatea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 227. orr.

Pasadizo haietako bat zinez gorrotagarria eta koldarra zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Abortua «delitu gorrotagarria» eta «desordena moral larria» da.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Gure lotsakortasun gorrotagarriarekin, gure moral zentzugabearekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.

Guztientzat beldurgarri eta gorrotagarri den heriotza bera ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 416. orr.

Bai, seguru asko izango da nigan gauza gorrotagarriren bat aldika.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Haren gauzak geroz eta gehiago gertatzen zitzaizkidan gorrotagarri.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 45. orr.

Edo gorrotagarria baino areago, beldurgarria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 146. orr.

Estaltzailea lapurra baino gorrotagarriagotzat jo dute.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 258. orr.

Gainera, eginahalak egiten zituela ahal zen gorrotagarri itxura handiena emateko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 244. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus