Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gorriztatu, gorrizta(tu) gorriztatzen da/du ad kolore gorrizta hartu edo eman, gorrizta bihurtu.
Autoaren barruko argia piztuta makillajea txukuntzen, ezpainak gorriztatzen ari baitzen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 163. orr.
Abokatuari masailak gorriztatzen ari zitzaizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 504. orr.
Septimaren esku ahurrak urrez gorriztaturik zeuden. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 45. orr.
Eguzkia hodeiak gorriztaturik ostendu da. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.
Ugerrez gorriztutako tximinia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 383. orr.
Bere ondoan, fokakume batzuk ageri ziren hilda, euren larru zuria odoletan gorriztatuta. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 72. orr.