Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez baitakigu zer den gorria, zer beltza, zer zuria, dakiguna da odola gorria dela, gehienetan, ikatza beltza, elurra zuria, baina odolak ez du zehazten gorritasuna, ez ikatzak belztasuna, ez elurrak zuritasuna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.
Masailetan sagarren gorritasuna zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 431. orr.
Azalak, tenkaturik, adreiluaren gorritasuna zeukan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.
Lehentxeago aurpegira igo zitzaion gorritasuna. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 116. orr.
Haserretik ahalkera mudatu zaio gorritasuna. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.
Uhertzen ari zen itsas marraren gaineko gorritasuna. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 32. orr.
Badu masail gorritasun eta begirada urrun bat, gutako edozein hankazgoratzeko modukoa. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 35. orr.