Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorrimindu, gorrimin(du), gorrimintzen da ad kolore gorrimina hartu, gorrimin-kolore bihurtu.

Ibili eta ibili, ekialdean zerua poxi bat gorrimindu den arte ez dizuete atseden hartzeko baimenik eman.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 87. orr.

Gerritik behera zetazko galtza gorriminduak jantzita, eskuan bakoitzak lantza bana zekarrela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 144. orr.

Tunelerantz egin ahala, ezpata ikusezin batek ebakia sakontzen du poliki Igeldo eta Santa Klararen artean, eta zauriaren arrosa argia gorriminduz, odolduz doa.     «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus