Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Transparentzien makinako argiak aurpegia argitu, eta apur bat gorriagotu zion Maxi ilajea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 438. orr.
Kareharri gorrikaraz egindako eraikin arloteen etxabeetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.
Esku biak praken patriketan, ile-motots gorrikara sorbaldan behera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 176. orr.
Zoparen barruan, haragi beltz edo gorrikara baten zatiak zeuden, ugari. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 83. orr.
Farolen argi gorrikara. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 97. orr.
Ispilu inguruko bonbilla ugarien argitasun gorrikarak dantza egiten du Kattalinen tutu-jantzian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.
Etxe kiskaliek goratzen duten lamara gorrikara. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 105. orr.
Arrain haien begi bizien eta zakatz oraindik odoltsuen erdian, arraia handi bat ageri zen, gorrikara, orban ilunez pintarratua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.
Bere masaila lodietako gorrikara erabat zurbildu zitzaion. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.