Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gorriarazi, gorriaraz, gorriarazten du ad gorritzera behartu.
Gero esaldi batzuk etorri zitzaizkion, bero bafadak balira bezala belarrietara, aurpegia gorriaraziz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 30. orr.
Istantño bat iraun zuen; aski neska gaztea ile puntaraino gorriarazteko eta hizketan segitzera ez menturatzeko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 150. orr.
Landutako gezur horrek koloreak gorriarazi zizkion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 270. orr.
Gorriarazi egin nauk, kexatu zitzaidan, eta hire laguna ere bai. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 109. orr.