Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorreri iz entzumenaren ahultze edo erabateko galtzea. ik gortasun.

Etxekoparek gorreria du eta ikastolan ikasi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Geroz eta gorreria handiagoa du Paolok.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 39. orr.

Umeak gorreria zeukala, eta oraindik gorra zegoela pentsatzen zuen maistra Jonesek.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 332. orr.

Hirurogeita hamabost urte inguruan dabilen gizon bat, gorreriak joa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 51. orr.

Gorreriak ez zion sekula erasan haren hitz egiteko gaitasunari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

Perrettek lehenago adoptatu izan balu Max, haren gorreria zuzendu ahal izango zuen agian, edo hobetu, behinik behin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.

Gerrako eztandek eragin duten gaitzik arruntena gorreria da.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 96. orr.

Gorreria motak ere badaude, hala ere: lehen esandako gorreria iraunkorra, eta partzialak eta noizean behingoak.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Zentzumen-organoetako akatsen ondorio izan ohi dira gehienetan gorreria eta itsutasuna, ez zentzumenoi dagozkien garuneko eremuetako akatsenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.

85 dezibeliotik aurrerako soinuak jasan behar dituztenek gorreria sentsorial progresiboa garatzeko arrisku handia dute.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Gorreria goiztiarrak eta keinu-hizkera erabiltzeak, berriz, berrantolaketa erabatekoak ekar ditzakeela garunean, ikusmena lantzera birmoldatzen baitira entzumen-kortexeko alde handiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Ikusten? Ezetz esaten du! Izugarria, jauna, benetan izugarria (kopeta joko du) honen gorreria, honen buru gorreria!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 50. orr.

Potzoloren gorreria selektiboa: sekula ez nire punttak entzuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Badakizu jendeak gorreria daukala gorrira.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 228. orr.

Nerbio-gorreria duen jende askori lagundu dio koklea artifizialak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gorreria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus