Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gorraize iz gortasun arina.
Otxotorenak gorraize pixka bat zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 159. orr.
Filologoa erotu egiten da jardun merkearekin, solas barren-huts kaka-esplikatzailearekin eta hitzekiko gorraizearekin, hau da, esanari esanahia gailentzen ikustearekin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.
Orduan meditazioa ez pentsatzea da!: gorraize oso-osoa eta ikuste bete-betea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.