Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorrail (25 agerraldi, 12 liburu eta 1 artikulutan; ETCn 449 agerraldi; orobat gorail 2 agerraldi artikulu 1ean; ETCn 2 agerraldi) izond gorrixka.

Leinu garbirik gabeko txakur gorrail bat zen, sasikoa, jipoitu-itxura uzkurrekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

Makila gorrail, lerden, hazta ttipiko bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 39. orr.

Kasinoaren barnean, aitzinatu ziren: lurrean, moketa gorraila edo ubel ilun kolorekoa zela iduritu zitzaien.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 111. orr.

Sasien erdian, bidexka gorraila, bakardade ezti batean, segitzen dut egun.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Teilatu gorri, murru-pareta xuri, leiho gehienak ere gorrail, berde edo gaztain-kolore.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 107. orr.

Bat xuri eta goraila, eta bertzea gorail ilunagoa.  Herria   2004-01-29

Harroka gorrail alimalea hor dago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.

Lur gorrailezko bidean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Titi zuri puntta-gorrail haiek besarkatu eta pixka bat milikatu nituelarik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 166. orr.

Egia erran Bardeetako eki errautsekin batera, mortu gorrailetara ohituago nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.

Mizpira makila bezain gogor zeukan abar gorraila aluan basaki sartu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.

Parrastada gorrail batean bere biziaren odol guztiaz korrok egin, eta lurreko hilezkortasunaren lozorrora bildu zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus