Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lau hankatxo aurreraka luzatuta, bere xulo biribiletik hurraren itxurako gorpuztxoa noiz abian hasiko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.
Frantziskok puska zarpailez adabaturiko tunika bakar bat zuen bere gorpuztxo santuaren estalgarri. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 362. orr.
Zakukiz jantzia duzun gorpuztxo horren gainean, estalki eder eta zetazko zapi asko jarriko dituzte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 718. orr.
Nire eskuak neskatila xarmangarri honen gorpuztxo polita besarkatuko du, eta kili-kiliak egingo dizkiot klitorian. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.
Intsektua ernaldurik gertatzen da, arrautzak jartzen ditu eta hiltzen da: gorputxoa oihanlurrean datza; bere umoreez hustu da, baina kitinazko oskolak luzaro dirau, ia suntsiezin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.